ELA sindikatuak jakitera eman duenez, guztira 130 langile daude protestara deituta eta ia %100eko jarraipena du. "Gehienak gizon arrazalizatuak dira, eta urteak daramatzate soldata minimoak kobratzen, txandaka eta jai egunetan lan egiten, zama handiak manipulatzen eta atseden egunetan lan egitera behartuak izaten", azaldu dute ELA eta LAB sindikatuko kideek ohar bidez. Hori dela eta, grebaren helburua "prekarietatearekin amaitzea" dela zehaztu dute sindikatuek.
Bestalde, sindikatuek gaineratu dute, hau guztia maiatzetik datorrela, Cecosa Hipermercados enpresan "lehen aldiz" haustekunde sindikalak egin zirenetik (6 ordezkari ditu ELAk eta 3 LABek). "Langileen baldintza lantzak aztertzeko enpresarekin hainbat bilera egin ondoren eta hobekuntzarik lortu ez denez", enpresa komiteak 5 eguneko greba deitu du.
Aste honetako deialdiak
Aste honetarako hainbat deialdi egin dituzte sindikatuek. Gaur, arratsaldean, 17:00etan, manifestazioa egingo dute Elorrioko Eroskiko biltegitik Eroski dendara. Bihar, prentsaurrekoa eta kontzentrazioa egingo dituzte Bilbon. Eta eguenean, Abadiñoko Eroskitik Durangora manifestazioa egingo dute, 17:00etan.