Zigilu historikoen erakusketa zabaldu dute Iturrin

Anboto 2023ko abe. 11a, 11:18

Elorrioko Elkarte Filatelikoak XIX. erakusketa antolatu du. Aurten, gainera, Berriotxoa Abesbatza omenduko dute, zigilu esklusibo batekin. 

Abenduaren 11tik 29ra bisitatu ahalko da Iturri kultur etxean zigilu historikoei buruzko galeria. Askotariko gaietako zigiluak batu ditu dituzte erakusterako, besteak beste, motor arlokoak, gerra garaiko Euzko Jaurlaritzakoak, euskal zinemakoak, taberna eta jatetxeetakoak... Horrez gainera, hainbat tresna eta objetu ere jarriko dituzte. Abenduaren 22ra bitartean,10:00tik 20:00tara izango da bisitarako ordutegia; 26tik 29ra, ostera, 10:00tik 14:00tara. 

Horrez gainera, abenduaren 29an ekitaldi berezia egingo dute. Berriotxoa abesbatza omenduko dute, honek 50 urte beteko dituela eta. 12:00etan egingo dute ekitali nagusia, eta 14:00etan ibilia egingo dute, eta ostean elkarregaz bazkalduko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!