Asteburuan Buzkantz jaia ospatuko da Elorrion. Elorrioko Turismo bulegoak, Elorrioko Merkatari Elkartearen eta Iturrizoro elkartearen babesagaz Buzkantza jaia antolatu du.
Ekimenari hasiera zapatuan emango diote pintxo biragaz. Pintxo bira herriko bederatzi tabernetan egingo da: Mai, Bikale, Amilibia batzokia, Zubiertz, Xelai, Tanger, Parra, Portalekua eta Zuloa tabernetan.
Domekan, berriz, odoloste txapelketa eta herri dastaketa egingo dira, Buskantz, Alkartu, Pitxar eta Lagun Toki elkarte gastronomikoetan.
Egitarauari amaiera emateko, abenduaren 12an, odoloste txapelketaren sari banaketa ekitaldia egingo dute Iturri Kultur Etxean, 13:30ean.