Zuntz optikoa urtarriletik aurrera hasiko da hornitzen Elorrion

Anboto 2023ko abe. 6a, 09:39

Urtea amaitu baino lehen hasiko dira altak ematen.

Elorrioko Udalak jakitera eman duenez, zuntz optikoa urtarriletik aurrera hasiko dira hornitzen Elorrion. "Elorriora egokitutako proiektu bat egin behar izan dugu, Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia errespetatzeko", azaldu du Joseba Garcia Eguzki-Telecom enpresako ordezkariak. 

Ohar bidez azaldu dutenez, etxebizitzen ia %100era iritsiko da zuntz optikoa, 10Grekin: "Hirigune historikoaren kasuan, etxebizitzen %80ra iritsiko da zuzenean; gainerakoentzat 'auzo-elkartasuna' beharko da, atari batzuetara ezin baita zuzenean iritsi; ondorioz, kableak ondoko atarietatik igaro beharko dira". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!