Elorrio Rugby Taldeak berea ez den Gabonetako Loteriako zenbaki bat saldu du akats bategatik

Anboto 2023ko aza. 15a, 12:49

Elorrio Rugby Taldeari egokitu zaion zenbakia 46.485 da, eta berde koloreko txarteletan ageri da. 

Elorrio Rugby Taldeko zuzendaritzak gabonetako loteriarekin inprenta arazo bat egon dela jakinarazi du sare sozialen bitartez. "Hori koloreko partizipazioetan klubari egokitu ez zaion zenbakia dago inprimatuta, beraz partizipazio horiek ez daukate baliorik. Norbaitek holakorik izango balu pasa daitela rugby dendatik", azaldu dute. Rugby taldeko kideek azaldu dutenez, kaltetuei dirua itzuliko zaie edo partizipazio berriarengatik aldatu. 

Inprenta arazoa duten partizipazioak hori kolorekoak dira eta nahasterik egon ez dadin, kolore berdeko partizipazio berriak atera dituzte. Zenbakia, berriz, ondorengo hau da: 46.485. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!