Berdintasuna sustatzeko plana ebaluatu dute Elorrion

Anboto 2023ko aza. 7a, 13:17

Elorrioko Udalak emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko IV. Planaren (2017-2023) ebaluazioa egin du.

Elorrioko  Udaletik jakitera eman dutenez, 2023 urteko lehengo hilabeteetan hainbat dokumenturen informazioa eta udal barruko zein kanpoko iritziak jaso ondoren, txosten bat egin dute. "Gogoeta eta ikasketa prozesua izan da, eta, gainera, Elorrioko Berdintasunerako Ordenantzaren zirriborroa diseinatzen lagundu du", gaineratu dute udaleko kideek. 

IV. Planaren ebaluazioa Elorrioko Udaleko berdintasun arloak bultzatu du, Elhuyar Aholkularitzak aholkatuta eta Emakundek diruz lagunduta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!