Elorrioko Udalak adopziorako animalia bi dauzka bere gain; Sabueso mestizo bat eta katu eruopar arrunt bat. Udaletik jakitera eman dutenez, txakurra emea da eta sei hilabete ditu. Txertatua eta desparasitatua dago. Katua, berriz, europar arraza arruntekoa da, emea eta kolore beltzekoa. Osasuntsu dago, txertatua eta desparasitatua.