Brindis batekin bihar emango diote hasiera 'Hemen, bertan gaude' kanpainari Elorrioko merkatariek

Anboto 2023ko urr. 30a, 16:53

Bihar, urriak 31, brindisa egin eta argi opari kaxa piztuta emango diote hasiera kanpainari. Argi opari kaxa Gabonak pasa arte egongo da herriko plazan.

Gabonak pixkanaka hurbiltzen ari diren honetan, EMEko kideek Elorrioko dendak erdigunean jartzeko kanpaina berria jarriko dute martxan. 'Dendak zabalik taupada bizirik' leloa izango duen kanpaina urriaren 31n inauguratuko dute 20:00etan herriko plazan egingo duten ekitaldiagaz.

Behin kanpaina martxan ipinita herritarrek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera izango dute, azaroan zehar EMEko komertzioetan erosketak eginda. Hainbat zozketa egongo dira: 600 euro bonotan, pare bat asteburu pasa eta 6 EMEN HERRIA mahai joko. Izaskun Agirre EMEko lehendakariak azaldu duenez, EMEN HERRIA merkatariek sortutako jokoa da "Monopolyaren antzerakoa. Baina hotelak agertu beharrean Elorrioko dendak ageri dira". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!