Zaintza sistema aztertzeko eta greba feminista antolatzeko deialdiak Elorrion

Anboto 2023ko urr. 25a, 10:00

Elorrioko mugimendu feministako kideak artxibo irudi batean.

Azaroaren 30ean egitekoa den greba feminista orokorra dela eta berbaldiak eta batzordeak antolatu dituzte.

Elorrioko mugimendu feministak berbaldiak eta batzordeak antolatu ditu azaroaren 30ean egitekoa den greba feminista orokorra dela eta. Bihar urriak 26, Egungo zaintza sistemaren erradiografia egino dute, 18:00etatik 20:30etara Iturri Kultur Etxean. Barikuan, berriz, Elorrioko zaintza ibilbidea egingo dute (18:00etatik 20:30etara izango da Iturrin). Azkenik, azaroaren 1ean, greba prestatzeko batzorde mistoa eratuko dute. Arriolan egingo dute, 17:30etan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!