'Belaunaldi artean' programa partaide berrien bila Elorrion

Anboto 2023ko urr. 24a, 09:05

Nerabeen eta pertsona nagusien arteko hartu-emanak sustatzea helburuen duen egitasmoak bederatzigarren ikasturtea du aurtengoa. 

Nerabe eta pertsona nagusiak elkartzea helburu duen 'Belaunaldi artean' programak partaide berriak erakarri gura ditu. Antolatzaileen hitzetan, batzuek besteengandik ikasteko, gozatzeko, hunkitzeko, aurreiritziak gainditzeko eta barre egiteko aukera paregabea eskaintzen du. 

"Ekarpen berriak jaso nahi dira, dagoeneko proiektuko partaide direnen aldetik, eta baita aurrerantzean batuko direnen aldetik ere. Elorriar asko jarri dezakete euren aletxoa, izan nagusiak edota gazteak", azaldu du Sormening-eko Onditz Mendizabalek. 

Bertan parte hartzea gura dutenek 658 72 12 92 telefonora deitu dezakete. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!