Natura, jolas eta kirol-elementuak instalatzea, aurrekontu parte-hartzaileetako proiektu irabazlea

Anboto 2023ko urr. 19a, 11:44

2024ko aurrekontu parte-hartzaileek badute proiektu irabazlea. 

Natura, jolas eta kirol-elementuak Ganondo parkean edo San Josen instalatzea izan da proiekturik bozkatuena. Guztira 579 pertsonak hartu dute parte, eta horietatik 554 parte-hartze onartu dira. 104 elorriarrek egin dute proiektu irabazlearen alde. 

Bigarren proiektu bozkatuena Haurrentzako ur-parkea Ganondo parkean izan da (82 boto), eta hirugarrena Anduetxeta kaleko espaloiak eta aparkalekuak hobetzea (76 boto).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!