Besteak beste, egun horretan liburu bat maileguan hartzen dutenen artean liburu sortak banatuko dira, esker ona adierazteko. Bestalde, Gaur neu ere ekimenagaz LHko 5. eta 6. mailetako ikasleek liburuzain izateko aukera izango dute; aurretik izena emanda, liburuzain lanak egin ahalko dituzte liburuzainaren laguntzagaz. Horrez gainera, martxan da 12 urtetik beherakoentzako irakurketa lehiaketa; parte hartzaileek bi liburu irakurri beharko dituzte, eta gero iruzkina egin; lehenengo fitxa azaroaren 24a aurretik entregatu beharko dute.