Indartu eta eguneratu egin dira Elorrion naturbideetako seinaleak

Anboto 2023ko urr. 16a, 09:31

15 baliza berri jarri dituzte bidegurutze gatazkatsuenetan, aluminiozko 25 seinaleztapen-plaka eta beste 25 pegatina norabidea markatzeko.

Naturbideak izenaz ezagutzen diren bideetan seinale berriak jarri dituzte Elorrion. Udalak herriko auzoak eta haien ingurune naturala zeharkatzen dituzten bi bidezidor nagusiak markatu ditu. 

Horrez gain, Elorrioko Turismo web-orria ere eguneratu dute. Hori horrela, hemendik aurrera, naturbideetako bidezidorrak PDF formatuan egongo dira, baina deskargatzeko moduan Google Earthen eta GPS gailuetan. 

Mapa horretan, bi bide nagusiak ageri dira: ibilbide urdina eta ibilbide berdea. Ibilbide urdina 9 kilometro ingurukoa da eta ipar-mendebaldeko auzoetatik igarotzen da (Aramiño, Berriozabaleta, Leiz zein Mendrakatik); ibilbide berdea 6 kilometrotakoa da eta ekialdeko auzoetatik doa (Gazeta, Aldape edo Zenita).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!