Aste honetan hasiko dira Elorrion Goietako ikasketa gela martxan jartzeko lanak

Anboto 2023ko urr. 4a, 15:08

Aste honetan hasiko dira Goietako ikasketa gela martxan jartzeko lanak. 217.029 euroko aurrekontua duten lanak urtarrilerako amaituta egotea aurreikusten du udalak. 

Bestalde, gazteek parte-hartze prozesuan adierazitako beharrei erantzuteko diseinatu dela jakitera eman dute. Ezaugarrien artean espazio eta ordutegi zabala nabarmentzen dira: 100 metro karratu izango ditu eta ikasleek txartel edo giltza izango dute bertara sartu nahi dutenean. Liburutegiak duen ordutegia baino zabalagoa izango du, gauez itxita egongo bada ere. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!