Elorrioko kiroldegiko eskalada gune berria irekita dago. Gune berria squash aretoetako batean eraiki da, 132 m2 eskalagarri ditu eta erabiltzaile guztien beharrak asatzeko diseinatu dela jakitera eman dute udaletik.
Boulderrak panel mota desberdinak dauzka, hastapenerako horma bertikal batetik hasi eta adituentzako 43 graduko inklinaziora arte. Horrez gain, campus board bat ere egokitu da, ariketa desberdinak egin ahal izateko.
Bestalde, udaletik jakitera eman dutenez, bazkide integralek sarbide librea izango dute, ikastaroak daudenean salbu.
Aurrekontu partehartzaileak
Eskalada gune berriaren proiektua, iazko aurrekontu parte-hartzaileetako proiektu bozkatuena izan zen. Ildo beretik, aurtengo aurrekontu parte-hartzaileen bozketa fasea oraindik martxan dago. Herritarrek domekara bitartean bozka emateko aukera dute.