Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko ordenantzari ekarpenak egiteko epea irekita dute elorriarrek

Anboto 2023ko urr. 2a, 09:19

Herritarrek urriaren 30era arte dute iritzia emateko aukera. Urriaren 17an dokumentua azaltzeko eta ekarpenak jasotzeko bilera egingo da herriko emakumeekin. 

Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko ordenantzari ekarpenak egiteko epea irekita dute elorriarrek. Ordenantzaren edukiak Elorrion emakume eta gizonen berdintasuna bermatzea du helburu. Ordenantzaren lehenengo zirriborroa Elorrioko Udaleko Berdintasun saileko kideek egin dute. 

Udaletik jakitera eman dutenez, dokumentuan udal dinamikan zein herriko bizimoduan eragin handian izango duen edukia dago. "Horregatik, garrantzitsua da erakundeen eta gizarte zibilaren arten ikuspegi partekatua izatea nola jokatu behar den jakiteko", azaldu dute udaletik. 

Bestalde, berdintasun sailak dokumentuaren edukia arretaz irakurtzera eta aztertzera animatu du. Era berean, aurrez aurreko saio batera gonbidatu ditu emakumeak. Saioa urriaren 17an izango da, 18:00etatik 20:00etara, Iturri Kultur Etxean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!