Durangaldeko Gazte Koordinadora Sozialistak Atarrabian eta Burlatan (Nafarroa) egitekoa den Topagune Sozialista aurkezteko jardunaldia egingo du Elorrion. Aurkezpen ekitaldia irailaren 30erako antolatu dute. Batetik, Topagune Sozialistaren inguruko batzar informatiboa egingo dute. Bertan, "EH Bildu - Sortu hura debekatzen saiatzeko egiten ari dena" azalduko dute. Batzarra 18:00etan izango da, elizpean.
Bestetik, berbaldia amaituta, eskualdeko artista gazteen emanaldiei ekingo diete. Hiru kale kontzertu izango dira, plazan hasi eta Erreka kalean barrena egingo dituztenak. Zornotzako, Abadiñoko eta Otxandioko artista gazteak izango dira bertan.
Gazte Topagune Sozialista Nafarroako Atarrabia eta Burlata udalerrietan burutuko da urriaren 11tik 15era bitartean.