Urritik abendura bitartean etxeko txikienekin irakurketa ohiturak barneratzeko saioak egingo dira Elorrion. Hiru urtez azpiko umeek Azalerako ipuinak taldean parte hartzeko aukera izango dute. Abesti, ipuin, hitz-joko, poema eta masajeekin literaturaren mundura hurbilduko dira. Hiru eta zortzi urte artekoek, berriz, Irakur jolas saioak izango dituzte. Gaztetxoek kalitatezko euskal bibliografia
Azalerako ipuinak:
- 45 minutuko saioak
- Eguaztenetan (urriaren 11n, azaroaren 8an eta abenduaren 20an)
- 16:30 etan 0-2 urte bitartekoak eta 17:15ean 2-3 urte bitartekoak
Irakur jolas saioak:
- Martitzenetan (urriaren 17an, azaroaren 14an eta abenduaren 12an)
- 17:00etan 3-5 urte artekoak eta 18:00etan 6-8 urte artekoak.