[ARGAZKI GALERIA] Gontzal Murgoitio eta Garazi Sampedro nagusi Elorrioko Aldapegora lasterketan

Anboto 2023ko ira. 23a, 13:05

Gontzal Murgoitiok irabazi du Aldapegora mendi lasterketako lehen edizioa, 02:21:39ko denboragaz. Asier Azkaratek egin du bigarren eta Hodei Lujanbio izan da hirugarren sailkatua. Garazi Sampedrok, ostera, 03:12:42ko denbora egin du. 

Erdella Mendizale Taldeak Elorrio inguruan antolatuko duen Aldapegora mendi lasterketa. Herriko gazte batzuek Erdellari egindako proposamen batean du sorburua lasterketa berriak. Mendi taldekoak antolatzeko prest agertu ziren, beti ere gazteak eurak antolakuntzan inplikatzen baziren. Harrezkero batzuk eta besteak burubelarri lanean aritu dira zapatu honetara begira.

Ibilbidea

Lasterketa 09:30ean hasi da, Elorrioko plazan. 26 kilometroko ibilbidean  —1.700 metroko desnibel positiboa— Elorrio inguruko tontor esanguratsuenak igaroko dituzte. Memaia (675 metro) izan da igaroko duten lehen mendia, bosgarren kilometroan. Hiru kilometro geroago Besaideko monumento ondotik igaro eta Udalaitzerako bidea hartu dute, mendi hura gainditu eta Kanpazarrera jaisteko. Intxorta izan da hurrengo tontorra (743 metro); handik Aldapera bajatu, San Juan ermitaren ondotik eta Zenita auzotik igaro eta plazan helmugaratu dira korrikalariak. 

Aldapegora Bizkaiko Mendi Federazioko trail ligaren barruan dago. Liga 25 lasterketek osatzen dute eta Elorriokoa eguteko hamahirugarrena da. Egutegi honen barruan daude Anboto Kilometro Bertikala —urriak 7— eta Aramotz Mendi Lasterketa —urriak 8— ere.

Argazkiak: Unai Olaso

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!