Erabiltzaileen beharrei eta erabilerei erantzunez, urritik aurrera kiroldegiak ordutegi berria izango du. Astelehenetik barikura 7:00etatik 21:30era egongo da zabalik, zapatuetan 9:00etatik 20:00etara eta domeka eta jaiegunetan 9:00etatik 14:00etara. Uztailean eta abuztuan, astegunetan, goizeko 8:00etatik 20:00etara irekiko da.
Bestalde, urriaren 2an eskalada gune berria irekiko dute. Boulderrak 132 m2 eskalagarri ditu eta erabiltzaile guztien beharrak asetzeko diseinatu da. Horrez gain, campus board bat ere egongo da ariketa desberdinak egin ahal izateko.
Kirol eskaintzari dagokionez, hamabost jarduera izango dituzte aukeran elorriarrek. Berrikuntzen artean, TRX, igeriketa prestaketa eta running hastapen ikastaroak daude. Gainera, emakumeei zuzendutako talde bat osatuko da korrika ibilbide gidatuak egiteko.