Ikasleentzat garraio gastuetarako dirulaguntzak Elorrion

Anboto 2023ko ira. 21a, 09:27

Elorrioko Uddalak 4.000 euro bideratuko ditu 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. Eskatzaile bakoitzak gehienez 300 euro lortu ditzake. Eskaerak egiteko epea urriaren 2tik 27ra luzatuko da. 

Elorrioko Udalak 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat dirulaguntza deialdia kaleratu du, ikasketek eragindako garraio gastuak ordaintzeko helburuarekin. Eskaerak urriaren 2tik 27ra egin beharko dira, Udaleko Erregistro Orokorrean. 

Udaletik azaldu dutenez, eskatzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte: aurreko kurtsoan langabezian egon izanda edo gehienez 250 orduz lan egin izana, egunero edo ia egunero 115 kilometro baino gutxiagotara dagoen unibertsitatera edo ikasketa-zentrora joatea eta gutxienez 18 kredituren azterketetara aurkeztu izana, unibertsitateen kasuan, eta ikasgaien erdietara gainontzeko kasuetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!