60 bat lagun aritu ziren, joan zen asteburuan, Zumelegi erreka garbitzen

Anboto 2023ko ira. 20a, 15:20

46 nagusik eta 14 haurrek parte hartu zuten Elorrio-Atxondo Baso Biziak elkarteak antolatutako erreka garbiketan. 

Elorrio-Atxondo Baso Biziak Elkarteak antolatuta, 60 bat elorriar —46 nagusi eta 14 haur— Zumelegi erreka garbitzen aritu ziren joan zen asteburuan, Elorrioko Udalaren esanetan. Udalak eskerrak eman dizkie elorriar horiei, eta baita Elorrio-Atxondo Baso Biziak Elkarteari ere, deialdia antolatzeagaitik. 

Oier Olagorta Ingurumen zinegotziak nabarmendu du Eleizaldeko zubi azpian zabor kantitate handia batu zutela: "Litxarreria eta janari plastiko asko batu ditugu hor, eta agerikoa da han bertan bota zirela, hau da, ez dituela errekak goragotik ekarri". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!