Elorriarrek aurrekontu parte hartzaileetan aurrez aukeratutako 10 proposamenen artean aukeratu ahal izango dute

Anboto 2023ko ira. 19a, 11:38

Elorrioko Udalak 50.000 euro bideratuko ditu herritarren aldetik babes handiena lortzen duen proiektua gauzatzeko. Urriaren 8ra arte dago aukera botoa emateko. 

Elorrion herritarrek egindako ekarpenak bozkatzeko momentua iritsi da. Lehenengo fasean aurkeztutako 135 proposamenak aztertu eta baloratu ostean, aurrekontu parte-hartzaileen bigarren fasea martxan da. Orain herritarrek udal zerbitzu teknikoko kideek aukeratutako hamar proiektuen artean bozkatu beharko dute.

Bozketan parte hartzeko bi aukera daude, aurrez aurrekoa edo online, formulario hau beteta. Aurrez aurre egin gura duenak udaletxean zein Iturri Kultur Etxean egin dezake. Baita, irailaren 28an herritik ibiliko den teknikariaren bitartez, edo irailaren 29an herriko hainbat tokitan jarriko dituzten karpen bitartez. 

  1.  Anduetxeta kaleko espaloiak eta aparkalekuak hobetzea.
  2. San Agustinen espaloia konpontzea (San Agustin-Biribilgunea).
  3.  Herriko galtzadak garbitzea eta konpontzea: Gazeta, Berriozabaleta…
  4. Elorrioko landarediari eta ingurune naturalei buruzko informazio-seinaleak.
  5. Komun publikoa jartzea Esteibarlanda kalean.
  6. Natura-, jolas- eta kirol-elementuak instalatzea Ganondo parkean edo San Josen.
  7.  Haurrentzako ur-parkea Ganondo parkean (ur-txorrotak)
  8. San Juan ermitatik Berriorako oinbidea.
  9. Aldapabeitia Jauregiaren eta Maria Bitarte Ikastetxearen arteko espazioa egokitzea. Gazteentzako hiri-ekipamendua instalatzea.
  10. Aldatsekuko frontoian hobekuntzak: txukuntzea eta argiztapena (panelak)..
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!