Memoria eta estimulazio kognitiboa lantzeko tailerra Elorrion

Anboto 2023ko ira. 19a, 11:13

Elorrioko Udaletik jakitera eman dutenez, herritar guztientzat da aproposa ikastaroa, baina, bereziki oroimena galtzen hasteko beldur direnentzat.

Elorrioko Udalak memoria eta estimulazio kognitiboa lantzeko tailerrak antolatu ditu. Udaletik azaldu dutenez, metodologia praktikoan oinarritutako gaztelerazko tailerrak izango dira; 16 urtetik gorakoentzat. Banakako eta taldekako ariketetan oinarrituta, prentzepzioa, arreta, kontzentrazioa eta gaitasun logikoa sustatzea du helburu.

Tailerraren kostua 50 eurokoa da eta bertan parte hartu nahi duenak honako datu pertsonalak aurkeztu beharko ditu Iturri Kultur Etxean, irailaren 29a aurretik: izen-abizenak, NANa, generoa, telefono zenbakia eta kontu korrontea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!