Artisautza-tailerra eta liñaputzuei buruzko hitzaldia urrian Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2023ko ira. 14a, 11:10

Artisautza tailerra urriaren 7an eta 8an izango da. Elorrioko liñaputzuei buruzko hitzaldia urriaren 10ean. 

Kultur ondarea sustatzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Elorrioko Udalak Ondarearen Europako Jardunaldien baitan doako bi ekitaldi antolatu dituzte.

Alde batetik, urriaren 7an eta 8an artisautza-tailer bat egingo da, Arto orriak oinarri hartuz sormen prozesuaren bidaia izenekoa. Hiru saio eskainiko dira: bata euskaraz helduentzat, urriaren 7an, 10:00etatik 14:00etara; bestea, euskaraz familientzat, urriaren 7an, 16:00etatik 18:00etara; eta azkena gaztelaniaz helduentzat, urriaren 8an, 10:00etatik 14:00etara.

Tailer honetan parte hartzeko beharrezkoa da tokia aldez aurretik erreserbatzea, 94 682 01 64ra edo 688 77 62 70ra deituta edota turismoa@elorrio.eus helbidera idatzita. 

Bestalde, urriaren 10ean, 19:00etan, Aitziber Gonzalez arkeologoak Elorrioko liñaputzuei buruzko hitzaldia emango du, gaztelaniaz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!