Elorrioko mugimendu feministak herriko hainbat neska gaztek jasandako jazarpena salatuko du astelehenean

Anboto 2023ko ira. 9a, 13:45

Elkarretaratzea astelehenean egingo dute herriko plazan, 19:00etan. 

Elorrioko mugimendu feministak elkarretaratzera deitu du herriko hainbat neska gaztek  jasandako jazarpena salatzeko. Jazarpen kasuok "jaietan lehertu" dira, astelehenean irten zuten argitara. Baina mugimendu feministak azpimarratu du atzeragotik datozela, neskek "urteetan" jasan baitituzte "mehatxuak, xantaia, manipulazioa, kontrola eta beldurra". Jazarpen hori "sare sozialen bitartez eta aurrez aurre" jasan dutela zehaztu dute, eta gaineratu dute egileak bere "adin tartea eta posizioa" baliatzen zuela jazarpena egiteko. 

Mugimendu feministak bart eman du gertaturikoaren berri, plazako eszenatokian, Esne Beltza taldearen kontzertua hastear zela. Protesta astelehenean egingo dute, plazan bertan, 19:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!