Sukalki Eguna eta Esne Beltzaren kontzertua, besteak beste, jaietako bigarren asteburuan

Anboto 2023ko ira. 8a, 09:30

Ferixa Nausikoetako lehenengo asteburu arrakastatsuaren ondoren, elorriarrak prest daude jaietako bigarren astebururako. Bigarren asteburu hau ere ekitaldiz beterik dator. Gaur, esaterako, Toc eta Esne Beltza taldeen kontzertuak egongo dira, 22:00etan hasita, plazan.

Bihar, elorriarrek jaietako ekitaldirik tradizionaletariko bat izango dute: Sukalki Eguna. Ohitura duten lez, lehiaketa gastronomiko hau Aldatsekua parkeak hartuko du. Ehunka elorriar batuko dira bertan.

Sukalkiaren ondoren, 18:00etan, kuadrillek karrozen jaitsiera egingo dute Aldatsekua parketik. Eta gauean, 23:00etan, Golden Apple Quartet-en eta DJ Gorka Perezen txanda izango da. Betalde, Gaztetxean Gozzue taldea eta Etxeko DJak arituko dira musika jartzen.

2023ko Ferixa Nausikoei amaiera emateko, 'Elorrioko kolore eta zaporeak' ekimena egongo da domekan, Kainabera taldeak antolatuta. Ekitaldia 12:00etan hasiko da, Kanpokalen. 13:00etan herri kirolak egongo dira, eta 18:00etan bertso saioa Aldatsekuan. 

Irailak 8, barikua

  • 09:30 Elorrio zirkularra (Plaza-San Roke-San Jose- autokarabana gunea-Arraiarte-San Agustin-Kurutzondo-Plaza-Kiroldegia-Txanberi-Angio- Gazeta-Gerbilla-Aldape-San Juan-Zenita-Argiñeta-Lekeriketa-Kurutzondo-Plaza). Antolatzailea: Durangaldeko Bizidun Nagusien Elkartea
  • 11:30 Hildako jubilatuen omenezko meza. Sortzez Garbiaren Basilika.
  • 13:00 Kopaua Elorrioko jubilatuentzat. Aldatsekuan.
  • 16:00 Gazte Uhartea: Zintzilik emozioen laborategia.
  • 18:00 Elorrioko buruhandiak. Plazan.
  • 18:00 Txitxarrillo Trio Serenade, jubilatuentzako dantza. , Aldatsekuan.
  • 18:00 Areto futbola - Elorrio + talde bi, gizonezkoen triangularra. Antolatzailea: Elorrioko Buskantza FKE
  • 19:00 Hortzmuga “Agurea, urpekaria eta itsasoa”, kale-antzerkia. Urarka
  • Pintxo-potea Atxondoko Harrera Herriaren eskutik
  • 20:00 Andoni Martinez Barañano “Homenaje a Luis Mariano” kontzertu lirikoa. Arriolan.
  • 21:00 LVII. Idi proba txapelketa. Probalekuan.
  • 22:00 Kontzertua: Toc eta Esne beltza. Plazan. Antolatzailea: Txosnen Batzordea
  • 22:15 Suzko zezena. Plazan.
  • 00:00 Stepi eta lagunak. Gaztetxean.

Irailak 9, zapatua

  • 8:00, Aldatsekua Sukalki eguna. Antolatzailea: Iturrizoro elkarteartea
    Zatoz mozorroa jantzita! 
  • 11:30-14:00/16:30-19:00 Haur parkeak eta txu-txu trena
  • 12:30 Fanfarrixo Sukalkia animatzen. Aldatsekuan.
  • 13:00 Bitsaren jaia. Esteibarlanda.
  • 16:00 Andoni Ollokiegi, kontzertua. Aldatsekuan.
  • 18:00 Txokolatada. Laguntzailea: La Esperanza nagusien elkartea. Plazan.
  • 18:00 Karrozen jaitsiera. Aldatsekua.
  • 18:00 Disko Muzio’s. Plazan.
  • 21:00 LVII. Idi proba txapelketa. Probalekuan.
  • 22:15 Suzko zezena. Plazan.
  • 23:00 DJ Gorka Pérez. Plazan.
  • 23:00 Golden Apple Quartet “Gran selección de fiestas 2023”. Urarka.
  • 23:00 Gozzue eta Etxeko DJak. Gaztetxean.
  • 00:00 Euskal dub etxea. Txosnagunean.

Irailak 10, domeka

  • 12:00 Elorrioko kolore eta zaporeak. Antolatzailea: ONG Kainabera GKE. Kanpokale.
  • 11:30-14:00/16:30-19:00 Haur parkeak.
  • 13:00 Herri kirola: Alex Txikon, Hodei Ezpeleta, Julen Mendieta eta Bihurri aizkoran, Karlos Aretxabaleta Iparraldeko jokoetan eta Ane Zinkunegi harri jasotzen. Plazan.
  • 18:00 Bertso saioa: Julio Soto, Alaia Martin, Iruri Altzerreka eta Igor Elorza. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal. Aldatsekuan.
  • 19:30 Esperanza Mara & Colectivo Vella Escola “Opera Break” dantza eta musika. Plazan.

Irailak 11, astelehena

  • 21:00 LVII. Idi proba txapelketa. Probalekuan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!