“Gizartea zahartzen eta zaintza beharrak handitzen dabiltzan bitartean, gizarte zerbitzuak eta osasun publikoa gutxitzen ari dira”, azaldu dute Argi Gorriak taldeko kideek. Deitzaileen berbetan, Elorrion ere argi eta garbi ikusten dira arazo horiek. Eurek diotenez, alde batetik, Elorrion ezinbestekoa da eguneko zentro baten beharra. Bestetik, Osakidetzak ez ditu medikuak eta pediatrak ordezkatzen. Eta, azkenik, Bizkaiko Foru Aldundiak Elorrioko Laguntza Zentroan ipini gura dituen bizikidetza unitateekin, "ohe publikoak eta lanpostu publikoak suntsituko dira".
Beraz, hori guzti hori salatzeko eta zerbitzu publiko duinak aldarrikatzeko, Elorrioko hainbat biztanle, erakunde eta langilek gizakatera deitu dute. Gizakatea 19:00etan hasiko da, Aldatsekuan, eta Elorrioko Laguntza Zentroan amaituko da.