Peru Irazola Errumaniako Munduko Hard Enduro txapelketan hamaseigarren postuan sailkatu da

Anboto 2023ko abu. 3a, 12:30

Elorriarrak Errumaniako Red Bull Romaniacs motor proban parte hartu zuen joan zen astean.

Peru Irazolak emaitza onak pilatzen jarraitzen du. Errumaniako Red Bull Romaniacs motor proban parte hartu zuen joan zen astean. Munduko Hard Enduro txapelketako proba da eta hamaisegarren postuan sailkatu zen kategoria gorenean. 

Elorriarrak proba honetan parte hartzen duen bigarren aldia izan da. "Urte hasieratik hasi nintzen ondo prestatzen bai fisiko eta teknikoki. Urteko beste lasterketetan ondo ibili naiz (adibidez espainiako txapelketan seigarren postuan nago momentuz) eta horrek konfiantza eman dit Errumaniako probari aurre egiteko", azaldu du Irazolak.

Aurreko urteko esperientziagaz, elorriarrak bazekien proba gogorra izango zela. "Behin han nengoela, banekien nire maila emanez gero ondo ibiliko nintzela eta halaxe izan da. Oso lasterketa gogorra da fisiko eta mentalki, egunean 8 ordu inguru motorrean 4 egunez jarraian, eta oso gustura gelditu naiz emaitzarekin. Igoera eta jaitsiera teknikoak eta pista azkarrak konbinatzen dituen proba da Errumaniakoa eta ni bezalako pilotu ez profesional batentzat (lan egiten dut astean zehar) era desberdinetako entrenamenduak egitea ez da erraza denbora faltagaitik. Hala ere esfortzuak pena merezi izan duen sentsazioa daukat".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!