Orain dela mende bateko musika alaiaren lekukotza, Elorrion

Anboto 2023ko uzt. 21a, 12:00

O sister! vocal jazz taldeak kontzertua emango du zapatuan, 22:30ean, Musikaire jaialdiaren barruan. 

O Sister! taldeko kideek joan den mendeko 20ko eta 30eko hamarkadetako jazz doinuak jorratzen dituzte. Zapatuan kontzertua emango dute Elorrion, Musikaire jaialdiaren barruan, 22:30ean. Taldea 2008an sortu zuten eta swing, jazz eta pop doinuak uztartzen dituzte. Bestalde, gaur rock eta soul doinuek hartuko dute Elorrioko plaza; Soul Teller artistak eta bere taldeak kontzertua emango dute bertan. Eta domekan dantza garaikide ikuskizunak egongo dira. 19:00etan hasita, lau taldek emanaldiak egingo dituzte plazan: Qabalum, LaRutan, Wako eta Sekai taldeek La medida que nos ha de dividir, Out of the blue, Hellouses y Goodbyeses eta Through natura ikuskizunak egingo dituzte, hurrenez hurren. Azken urteetan ohitura bihurtu da dantza garaikide ikuskizuna Musikairen txertatzea. Elorrioko kultura jaialdia borobiltzeko, Janus Lesterrek kontzertua joko du uztailaren 28an, eta Nico Waynek 29an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!