Esteibarlandako irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko helburuarekin hainbat jarduera abiatu zituen udaberrian Elorrioko Udalak. Irisgarritasunari dagokionez, osasun-zentrorainoko oinezkoen ibilbidea eta etxebizitzen atarietako sarbideak hobetu dita. Baita, hondatutako zoladurak eta elementuak ordezkatu ere. Bestalde, pergola perimetrala ere kendu dute, arriskuak saihesteko.
Horrez gain, anbulantziek eta desgaitasun egoeran dauden pertsonek aparkatzeko plazak handitu dituzte eta ibilgailu baimenduentzako sarbide mugatu berri bat ere jarri dituzte, besteak beste.