Uztailaren 6an egindako osoko bilkuran Elorrioko Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) berrikusteko zerbitzua esleitu zuen. Udaletik jakitera eman dutenez, berrikuspenaren helburua udalerriari egungo gizarte, ekonomia, ingurumen, kultura eta hirigintza koiunturara egokitutako plangintza orokorreko tresna bat ematea da.
"Prozesua luzea izango da eta elorriarrek zeresan handia izango dute. Berrikuspenak asmo handiko partaidetza-prozesu bbat barne hartzen du. Herritar guztiei informazioa, gogoeta eta eztabaida partekatzeko aukera emango dio", adierazi dute udaletik. Prozesua herri kontsultarekin amaituko da.