Jabetze eskoletan eta udalak berdintasuna eta emakumeentzako bizitza duinak sustatzeko abian jarritako beste ekimen batzuetan parte hartu duten emakumeek ikasturte bukaerako jaia ospatu zuten atzo Aldatsekuan.
Udaletik jakitera eman dutenez, 80 bat emakume elkartu ziren, adin eta jatorri askotarikoak. "Jatorri ugaritako emakumeak elkartzen dituzte berdintasun politiketatik abiatutako programa eta ekintzek. Atzo Euskal Herriko txoko desberdinetan, Errumanian, Katalunian, Marokon,
Bolibian, Nikaraguan edota Ekuadorren jatorria duten emakumeak elkartu ginen”, azaldu du Marije Apodaka Berdintasun teknikariak. Bestetik, herriko mugimendu feministako kideak, elkarte eta kolektibo desberdinetako partaideak eta udaleko ordezkariak ere batu ziren jaira.