Hiru kartel proposamen aurkeztu dira aurten lehiaketara. 16 egunez egon dira Iturri Kultur Etxeko sarreran eta Elorrioko Udalaren webgunean, elorriarren botoak jasotzeko. Udaletik jakitera eman dutenez, guztira, 350 herritar animatu dira botoa ematera.
Herritarren iritziaz gain, epaimahaia bat ere egon da irabazlea aukeratzeko."Irudiekin oso joko polita lortu du eta oso ondo diseinatuta dago", adierazi dute epaimahaiko kideek.