Hori horrela, eta nobedade lez, Instagrameko 'reels' lehiaketa antolatu dute. Lehiaketaren asmoa, herria, ondarea eta historia sustatzea da, 45 segunduko bideo laburrak sortuz. Bideoan, herriko naturguneak, kultur ekitaldiak edota herriko txokoak agertu beharko dira. Lehiaketa uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean egongo da martxan, eta irailaren 16an sari banaketa izango da. Guztira, hiru sari banatuko dira; EMEko hiru bono (300 euroko, 150 euroko eta 50 eurokoak).
Bestalde, eskaintza tradizionalari ere eutsiko dio Elorriok. Josune Aranguren Elorrioko Udaleko teknikariak azaldu duenez, ondarea ezagutzeko bisita gidatuak egingo dira uztailean eta abuztuan. Elorrion hainbat bisita gidatu dituzte: basilikaren barrenak, Argiñetako altxorrak, kaleetako berezitasunak eta gurutzeen bidaia, besteak beste. Guztira hamalau bisita izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, eta 3 euroko prezioa izango dute. Bertan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da.
Horrez gain, Elorrioko Udaleko kideek, martxoan kaleratu zuten turismo gida birtuala erabiltzeko gonbidapena luzatu diete herritarrei eta Elorriora datozenei. "Denak gonbidatuta zaudete bai parte hartzera baita Elorrio bisitatzera", bukatu du Mendizabalek.