Bost metroko murala egin dute Elorrion, belaunaldi artean programaren baitan

Anboto 2023ko eka. 19a, 10:40

Herriko hiru ikastetxeetako 3.DBHko 108 gaztek eta 30 nagusik hartu dute parte muralaren eraketan.

Belaunaldi artean egitasmoaren baitan, bost metrotako murala egin dute Elorrion. Puzzle eran sortutako murala udaletxe azpian jarri zuten barikuan, eta orduz geroztik herriko beste txoko batzuetan ere egon da ikusgai. Tartean, Iturrin, kiroldegiko horman eta Aldatsekuan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!