Elorrio Futbol Taldea Euskal Kopako txapeldun

Anboto 2023ko eka. 18a, 21:15

Eibarren kontrako partidua penaltietan irabazi dute.

Eibarrek eta Elorriok bana berdindu dute kopako finaleko partidua gaur goizean. 80. minutuan Itsasne Larruskainek gola sartu du, baina berehala Eibarrek berdindu egin du Elorriokoek beraien atean sartu duten gol bategaz. Penaltietan ostera, elorriarrek 3-0 irabazi dute. Izar Zubiaga atezainaren lana erabakigarria izan da garaipena eskuratzeko. Denboraldi bikain bati ginga jartzea lortu dute Elorrio futbol taldeko neskek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!