[BIDEOA]: Unidad Alavesa taldearen 'Su Eman' abestia Elorrioko eta Arratiako Musika Eskoletako ikasleen eskutik

Anboto 2023ko eka. 15a, 11:19

Proiektuan 12-20 urte bitarteko 60 bat ikaslek parte hartu dute eta 15 musika tresna baino gehiagoren soinua bildu dute. 

Elorrioko eta Arratiako musika eskolek elkarlean bideoklip bat grabatu dute. Ikasleek aukeratuta Unidad Alavesa taldearen 'Su Eman' abestia moldatu eta grabatu dute. "Egitasmo honen bitartez erronka berria eskaini nahi izan diegu gure ikasleei, urteetan egindako ekitaldiez harago esperientzia berriak bizi ditzaten", azaldu dute musika eskolako kideek. 

Soinua Bilboko Balea estudioan grabatu zuten eta bideoklipa Arratian, Otxandion eta Elorrion.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!