"Kulturaren aldeko konpromisoagatik eta Musikaireren kalitate mailari eusteko, Elorrioko Udalaren diru partida handitu behar izan dugu, Aldunditik gero eta diru gutxiago jasotzen dugulako", salatu du Idoia Buruaga jarduneko alkateak. Julene Lazkano kultura zinegotziak, ostera, beste behin, adin tarte guztientzako moduko egitaraua osatzen saiatu direla nabarmendu du. "Hamaika egunetan hamalau emanaldi egongo dira Elorrion; aitzindariak izan gara Durangaldean udan horrelako eskaintzagaz, eta herritarrek estimu handia diote Musikaireri. Kulturarekiko dugun konpromisoa eta honen alde egiten dugun apustua agerikoa da", azaldu du Lazkanok.
Uztailak 7, barikua
- 22:30ean, Deabru Beltzak, 'Circle of fire', plazan.
Uztailak 8, zapatua
- 22:30ean, Neomak, plazan.
Uztailak 9, domeka
- 19:00etan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, 'Urteak bete eta abenturak bizi', plazan.
Uztailak 14, barikua
- 20:00etan, Antonio Lizana, Lariz jauregian.
Uztailak 15, zapatua
- 20:00etan, Verde Prato, Lariz jauregian.
Uztailak 16, domeka
- 19:00etan, Ruper Ordorika, Lariz jauregian.
Uztailak 21, barikua
- 22:30ean, Soul Teller, plazan.
Uztailak 22, zapatua
- 22:30ean, O Sister, plazan.
Uztailak 23, domeka
- 19:00etan, dantza garaikide ikuskizunak, plazan.
Uztailak 28, barikua
- 22:30ean, Janus Lester, plazan.
Uztailak 29, zapatua
- 22:30ean, Nico Wayne, plazan.