Parte hartzeko hainbat bide eskaintzen ditu udalak. Alde batetik, udalean eta Iturri Kultur Etxean dauden postontzietan norberak bere proposamenak utzi ahalko ditu, eta bestetik, www.elorrio.eus webgunearen bidez inprimakia bete ahalko da. Gainera, ekainaren 14an pertsona bat herriko hainbat lekutatik igaroko da, zerbitzuaren berri ematen.
Horrez gain, prozesuaren lehen eskuko infomazioa eskuratu nahi izanez gero, ekainaren 21ean, txokolatada bat egingo dutela Aldatsekuan jakitera eman dute udaletik.
Bigarren faseari dagokionez, bozketa fasea izango da. Lehenengo fasean jasotzen diren proposamenak udal zerbitzu teknikoek aztertukoo dituzte eta ondoren bozkatzeko epea zabalduko da.
Udaletik herritarrak animatu dituzte herritar guztien artean herria hobetzen lagunduko duten proposamenak egiten jarraitzeko.