Zapatu honetan, haur kategoriatik hasi eta senior eta master kategorietarainoko borrokalariek parte hartuko dute, 10:00etatik 15:00etara. Kirol klub guztiei zabalik dagoen txapelketa da, eta, antolatzaileen esanetan, kirolariak Euskadiko eta Espainiako txapelketetarako prestatzea da helburua: “Opena borrokalari amateurrei zuzenduta dago. Izan ere, hasiberrientzat esperientzia gogorregiak izan daitezke Euskadiko txapelketak eta antzekoak. Horrelako aukerak garrantzitsuak dira, maila berekoen kontra aritzen direlako, eta gozatzea eta ikastea delako helburu nagusia”, adierazi dute Indar Sport klubetik. Kickboxinga ezagutaraztea ere badute helburu, eta bertaratzeko deia egin diete herritarrei. "Aukera ona da ohikoa ez den kirol eta txapelketa bat ikusteko", esan dute.