12:30ean hasita, lau bikote arituko dira lehian. Iazko txapeldunek –Luixa Uzkunek eta Izadi Arrospidek–, aurten ere parte hartuko dute, baina beste bikote batzuekin. Uzkudun Jugatx Agirregaz ibiliko da, eta Arrospide Ainhoa Mazkiaranegaz. Beste bikote biak honako hauek dira: Susana Lopez-Alaitz Imaz eta Sheyla Sarasola-Ainara Otamendi. Txapelketa nazioarteko erara lehiatuko dute. Hau da, ebakitako kantitatea barik, belarra ebakitzeko txukuntasuna, zehaztasuna eta antzerakoak kontuan hartuko dira.
Txapelketa Almitza elkartearen eta Gazetako Lagunarte Kofradiaren artean antolatu dute.