Antolatzaileek azaldu dutenez, ogibideak erakusteko hainbat postu eta tailer egongo da San Agustinen. Hauek dira horietariko batzuk: kanpai joleak, bizikleta konpontzaileak, xaboi tailerrak, jostunak eta sagardo egileak. Sasoi hartako eskolaren errekreazioa ere egingo dute.
Ekintzak 11:00etatik hasiko dira eta txerri errea dastatzeko eta zerbait edateko aukera ere egongo da.