'Harria eta taladrina' aldizkariaren hirugarren alea kalean

Anboto 2023ko eka. 6a, 14:59

Urte amaierarako laugarren edizio bat kaleratzea aurreikusten dute. Honek burdina izango du protagonista. 

Herriko industria ondareari zor zaion garrantzia eman asmoz, 'Harria eta taladrina' aldizkariak kaleratzen hasi ziren Elorrion. Dagoeneko hirugarren alea kalean dago, eta hirugarren ale honek mugimendu sindikalak ditu oinarri; Elorrion sindikatuen izan duten pisua eta bilakaera kontatzen dira, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!