Ekainaren 12an irekiko dira Elizaldeko igerilekuak

Anboto 2023ko eka. 6a, 12:42

Igerilekuko abonua kiroldegian egin beharko da, bertan dagoen orria beteta.

Hurrengo astelehenean, ekainak 12, irekiko dira Elizaldeko igerilekuak. Hiru hilabetetan, irailaren 17ra arte, Elizaldek bere zerbitzu guztiak eskainiko ditu: igerilekuak, aldagelak, taberna, baita aulkiak eta eguzkitakoak horretarako prestatutako instalazioan uzteko aukera ere. 

Bestalde, udaletik jakitera eman dute, abonatuek aukera izango dutela beratara nahi duten egun guztietan joateko (edukiera beteta ez badago behintzat) eta gainera ez dute ilararik egin beharko; lehentasuna izango dute. 

ABONATUEN TARIFAK

  KIROLDEGIKO ABONATUAK OROKORRAK
BANAKAKOA 46,15€ 61,65€
BANAKAKO BEREZIA (18 urtez azpikoak eta 65etik gorakoak) 41,00€ 51,25€
FAMILIARRA 82,00€ 102,50€
FAMILIA UGARIA 71,75€ 92,30€
FAMILIAR JUBILATUA 71,75€ 82,00€
GURASO BAKARREKO FAMILIARRA 71,75€ 92,30€

EGUNEKO SARRERAK

18 URTETIK GORAKOEK 6,50€
3 ETA 18 URTE BITARTEKOEK ETA 65 URTETIK GORAKOEK 4,50€
3 URTETIK BEHERAKO HAURREK Doan sar daitezke
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!