Elorrioko Metal Smelting enpresako langileek greba mugagabea hasi dute

Anboto 2023ko mai. 31a, 09:09

Greba mugagabea %90 inguruko jarraipena izaten dabilela jakitera eman dute ELA sindikatutik. 

Astelehenean Elorrioko Metal Smelting enpresako langileek greba mugagabeari ekin zioten. ELA sindikatuko kideek azaldu dutenez, hitzarmena berritzeko ekin zioten lanuzte eta grebei, "baina batzar hauek egiten gabiltzala enpresak jakitera eman digu Elorrioko enpresa itxi eta Gasteizera bideratuko dituztela langileak". Hori horrela, langileek greba mugagabea hastea erabaki zuten.

Greba mugagabea enpresa batzordeak deitu du eta oraingoz %90 inguruko jarraipena izaten dabilela azaldu dute. Enpresa batzordea ELA eta CCOO sindikatuek osatzen dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!