Erdella Eguna, mendi taldearen 50 urteurrena ospatzeko

Anboto 2023ko mai. 25a, 10:04
Artxiboko irudia.

08:30ean emango diote hasiera Erdella Egunari, mendi irteeragaz. 14:30ean, bazkaltzeko batuko dira. 

Erdella mendi taldeak Erdella Eguna antolatu du maiatzaren 27rako. Egun osoko egitarauagaz, mendi taldearen 50. urteurrena ospatuko dute. 08:30ean emango diote hasiera ekitaldiari, mendi irteeragaz. "Herritar guztiak daude gonbidatuta", azaldu dute antolatzaileek. Ondoren, 11:00etan, Zintzilik emozioen laborategia egongo da, eta 13:30etik 14:30era musika eta dantza, Eingo taldeagaz. 14:30ean bazkaria egingo dute plazan, eta bazkaldu ostean, musikak jarraituko du. Uumeentzako eta nagusientzako emozioen laborategiagaz emango diote amaiera egunari. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!