Horren adibideetako bat, Gure Zirkua da. Aurten, astebete pasatxoz Euskal Herriko artistarik trebeenak Ganondo parkean jarriko duten karpan egongo dira. Gure Zirkua uztailaren 7tik 16ra egongo da eta sarrerak beraien webgunearen bidez eskura daitezke. Baita, uztailaren 3tik aurrera takilan.
Horren aurretik beste zenbait ekintza ere izango dira. Udari hasiera San Juan ospakizunarekin emango diote: antzerki, disko-festa, sua eta bestelako ekimenekin. Uztailaren 2an, berriz, Berrio-Otxoa egunaren baita, trikitilari gazteen txapelketa eta azoka ekologikoa egingo dute. Eta hile horretarako, Musikaire ere antolatu dute; hilabeteko asteburuak musikaz eta dantzaz betetzeko. Gainera, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Elorrio bisitatuko dute.