Maiatzaren 17a LGTBI+ kolektiboko kideen kontrako erasoak ikusarazteko eta salatzeko nazioarteko eguna da, eta horren harira oharra zabaldu du Elorrioko Udalak.
Bertan jakitera eman dutenez, Elorrioko Udaleko Berdintasun sailak LGTBI+ kolektiboaren ikusgarritasunaren eta eskubideen alde askotariko ekimenak egin dituzte. Horren adibide bat Elorrioko LGTBI+ genealogia da. Genealogia osatzean, orientazio sexual eta genero-identitate ez-normatiboak dituzten pertsonen legatua berreskuratzea bilatu du udalak. Genealogiaren aurkezpena ekainaren 20an egingo dute.