Elorrioko ikasleek kontsumo arduratsuko gakoak helarazi dizkiete udalari

Anboto 2023ko mai. 10a, 13:11

Eskola Agenda 2030eko Udal Foroaren baitan, Elorrioko 30 ikasle Idoia Buruaga alkatearekin eta Leire Dueñas Ingurumen teknikarekiarekin elkartu dira.

 Ikasleek ekoizpen eta kontsumo arduratsuaren gainean egin dute lan ikasturte honetan eta hausnarketak partekatu dituzte. Gainera, Elorrio herri jasangarriagoa izan dadin, besteak beste, bigarren eskuko merkatuak egitea izan da gazteen proposamena. 

Elorrioko Udalak ohar bidez azaldu duenez, konpromisoa berretsi dute lanean jarraitzeko eta Buruagak eskerrak eman dizkie ikasle eta irakasleei programa honen baitan urtero egiten duten lanagatik. 

Elorrio udalerri jasangarrien euskal sareko partaidea da, eta, hortaz, garapen jasangarrirako helburuak modu aktiboan betetzeko konpromisoa du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!